Udabizipozalekuak

Udalekuen bila zabiltzate?

Hemen aukera paregabea eskaintzen dizuegu, Tertangako inguru paregabean 7 egun zoragarri pasatzeko aukera ematen diegu zuen umeei. Eragintza kultur erakundeak 28 urte daramatza Udaleku ezberdinak kudeatzen.

Tertanga Urduña ondoan eta Gorobel mendilerro azpian kokatutako herritxoa da.83 biztanleko herri txiki , Urduñako mendaterako igoera, horrela deituta ere, herrixka honetatik hasten da. Herri txiki honetan herri gunean, bolatokia, iturria, errota, frontoia… daude.

Udabizipozalekuak 6 gau eta 7 egunetako udalekuak dira bertan balore ezberdinak landuko ditugu enpatia, aniztasuna, elkartasuna irria eta errespetua beste hainbat balio atzean utzi gabe aukeraberdintasuna, jarrera osasuntsuak, euskara, bizikidetza, inklusioa, umeen parte hartzea…

Hau guztia ekintza ezberdin bitartez aurrera eramango dugu (eskulanak, jolasak, irteerak, ur jolasak, ginkanak, …)

Tertangan udalekuetan 28 umeko taldeak parte hartuko dute txanda bakoitzean.  Umeen adin tartea 7-13 urte bitartekoa izango da. Tertangako udaleku hauetan taldea txikia denez 2 hezitzaile egongo dira umeekin batera eta horretaz gain sukaldari bat egongo da eguneroko jatorduak antolatzen.  Kudeaketa orokorra Eragintzako koordinatzaileak eramango du.

6 txanda ezberdin antolatuko ditugu:

1.txanda: Uztailaren 16tik 22ra

2.txanda: Uztailaren 23tik 29ra

3.txanda: Uztailaren 30etik abuztuaren 5era.

4.txanda: Abuztuaren 6tik 12ra

5.txanda: Abuztuaren 27tik irailaren 2ra

6.Txanda: Irailaren 3tik 9ra.

Prezioa: 145€

ZATOZ BIZIPOZAUDALEKUETARA!

 

Advertisements