Ostiralean xaboi eta kosmetika naturalak egiten ikasiko dugu

Tertanga kulturala XABOI ETA KOSMETIKA TAILERRAK txTERTANGA KULTURALA programazioaren barruan eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin XABOI ETA KOSMETIKA NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA egingo dugu Tertangako Etxean.

Tailer honetan xaboi artisauak egingo dira modu erraz eta dibertigarrian, gure inguruak ematen dizkigun material naturalak erabiliz.

Besteak beste, landare oliozko xaboiak burutuko dira, baita xaboi basikoak ere, eta lortu nahi ditugun propietateen arabera, olio esentzialak, esnea, eztia, oloa, sendabelarrak, etab. gehituko dizkiegu. Gainera, bakoitzak tailerrean egindako xaboiak etxera eraman ahal izango ditu.
Horrez gain, partaideek kosmetiko naturalak egingo dituzte landare jatorrizko osagaiak erabiliz.
Produktu hauen jatorria zein den, hainbat sendabelarren erabilpenak zeintzuk diren eta hauen onurak ezagutuko ditugu.

Arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da ikastaroa, hilaren 26an. Bertan parte hartzeko 20 euroko matrikula ordaindu beharra dago izena ematearekin batera.

Irune Uriarte Biologoa izango da ikastaroaren gidari. Ingurugiro Hezkuntzako irakaslea eta UKnaturako kidea da bera.

Advertisements

Yoga ikastaroa izan da aire librean

Ekainaren 12an, 19an eta 26an gauzatu da tailerra Tertangako etxearen ingurunean. Frontoia eta belardia aprobetxatuz, giro ederraz gozatzeko aukera izan dugu aire freskoa arnastu eta txorien soinuak entzunez. Parapenteen hegaldiak ere ikusi ditugu ordu hauetan zehar… zer gehiago behar dugu bada hegan egiteko?

Dozena bat lagun elkartu gara 3 egunetan zehar, 6 orduz, Yogaren teoria eta praktikak ezagutzeko. Askatu zure garunak eta kezkak, maitatu zure gorputz eta burua, lasaitu barrena eta kanpoaldea… Errepikatzeko gogoz geratu gara.

Energia berezia du toki honek 🙂

 

Mendizerraren laino opila

Ikustekoa den fenomenoa da lantzean behin mendizerra honetan gertatzen dena.

Halako paisaia ederrak uzten dizkigu ama lurrak bere laino izara potoloarekin.

IKUSI ETA GOZATU!

EL BOLLO