1. Urtxintxa Eskolara deitu eta erreserbatu nahi diren datak libre daudela ziurtatu.
2. Erreserbarako fitxa bete eta arduradunari helarazi.
3. Erreserba egina dagoenean diru sarrera egin eta ordainagiria bidali. Egonaldia baino aste bete lehenago ordaindu beharko da gutxienez. Erreserba bertan behera geratzekotan astebete lehenagora arte %100ean itzuliko da zenbatekoa, astebete baino gutxiago falta denean ez da itzulketarik izango.
4. Egonaldiaren hasieran eta amaieran, etxezainarekin egingo da etxearen baldintzen irakurketa, birpasa eta giltzen kudeaketa.
ETXEA ALOKATZEKO PREZIOAK
1. Bi gau alokatzea (ostiraletik igandera) 360 €
2. Gau bakarra alokatzea (larunbatetik igandera) 260 €
3. Hiru gautik aurrera 160 €/gaua
4. Bestelakoak: kontsultatu prezioak Urtxintxa Eskolara deituz (Tel.94 432 0445) edo emailez (idazkaritza@urtxintxaeskola.eus)