Herria eta frontoia ikusi nahi?
Bideo labur honetan etxearen ezkerraldetik dagoen ikuspegia erakusten da, baita eraikinaren atzealdean aurkituko dugun frontoia ere.
Tertangako etxetik 360ºko begirada ingurunera
TERTANGAKO ETXEA arabaldeko mugan kokatuta dagoen etxea kudeatzen du Bizkaiko Urtxintxa Eskolak, Urduñako mendate igoeran dagoen herrian, aiaraldean. Tertanga 80 biztanle inguruko herria da, Arrastariaren parte dena.
Bideo labur honetan etxetik bertatik dagoen bista ikusi ahal izango duzu, 360ºko begiradan.
Aiaraldea Txakolinaren bidez ezagutzeko aukera ematen du Aiaraturrek
Bertan upategi eta herri ezberdinak ikusteaz gain, eskualdeko toki esanguratsuen paisaiak ikus daitezke. Tertangako etxetik gertu gozatzeko beste aukera bat.
Nerbioi ibaiaren jaiotza argazki ederretan jaso dute
Asteburu honetan izandako eurijasek eta neguko haize hotzek, elurra zein euria barreiatu dute Aiara Eskualdeko lurretan.
Hona hemen Aiaraldea Komunikazio Leihoaren atarian jasotako argazki eder batzuk:
Egileak: Ainhoa de Muerza eta Jon Egiluz
Familia asteburua egin zen Tertangan, euskara sustatzeko asmoz
Sestaoko familiekin batera aritu dira gure hezitzaileak asteburua pasatzen Tertangan. Tailerrak, jolasak, ibilaldia… eta euskaraz bizitzeko aukera paregabea.
Hemen irudi batzuk
Dinamizatutako egonaldiak egiteko hainbat proposamen aurkeztu ditugu katalogoan
“Tertangako Etxea” martxan da dagoeneko, bisita ezazu!
Konponketak egin zirenetik etxea alokairuan izan dugu, eta jada martxa hartzen ari da. Ikasturte berriarekin batera, asteburuko egonaldiak egiteko erreserbak handitzen doaz, eta familia egonaldiak, barnetegiak, edota eskola txikientzako eguneko zein bizpahiru eguneko dinamizazioak ere prestatu ditugu.
Laster izango duzue webgunean bertan kokapen erakargarri honek ematen dituen aukerak, ekintzak eta txangoak ezagutzeko aukera. Edozein zalantza edo harremanetarako idazkaritza@urtxintxaeskola.org helbidera idatz dezakezu. Ez galdu aukera!
Maiatzetik aurrera eskola-etxea zabalik izango da
Jada iritsi da eguna. Obrak bukatu dira eta garbiketa zein txukunketa lanetan ari gara. Laster barru, egonaldiak, irteerak, lagunekin asteburupasak, familia irteerak, topaketak, lantadeetako bilguneak…egiteko aukera izango da Tertangan (Araba).
Lotarako lekua, komunak, dutxak, sukaldea, areto nagusia… zer gehiago behar duzu? Aisialdirako frontoia, bolatokia, ingurune berdeak, mendi bueltak, Nerbioiko jaiotza… Arabako altxorrak eskura.
Erreserbak egiteko URTXINTXA ESKOLAren egoitzara deitzea besterik ez duzu. Etxeaz arduratzen den lagunak azalduko dizu egin beharreko guztia, edo bestela, webgune honetako ERRESERBAK atalean aurkituko dituzu argibideak.
Asteko egun guztietan (7 egunak) alokatzeko aukera eskaintzen dugu. Dena den, egunak eta erreserbak konfirmatzea gomendatzen dugu., egutegien eguneratzeekin arazorik ez izate aldera.
14 urteko ibilbidea
Urtxintxa Eskolak duela 14 urtetik kudeatzen du Tertangako Etxea. Astialdi hezitzailean esperientzia izugarria duen elkartea da, eta Eragintza zein Emaisia erakundeekin harreman estua mantentzen du, proiektuetako asko elkarlanean aurrera ateratzen direlarik.