Gazte taldeei, berbalagun taldeei edo haur taldeei zuzendutako egonaldi bereziak antolatzen ditugu euskararen erabilera eta motibazioa bultzatzeko.
Ekintza gozagarriak eginez, asteburu eder bat euskaraz komunikatuz eta erlazionatuz pasatzeko aukera paregabea da.
Euskararen sustapenean adituak diren hezitzaileekin ekintza eta txango anitzak egiteko aukera eskaintzen dugu.
ORDUA | 1 EGUNA: Ura | 2 EGUNA: Basoa | 3 EGUNA: Basamortua |
GOIZAARRATSALDEA
GAUA |
Ezagutza eta konfiantza jolasak | Esnatze jolasak: maite zaitut | Esnatze jolasak: munduko basamortuak |
EHko ipuina: “Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia” Tailerra: Mariren tailerra | Euskal jolasak eta abestiak | Euskatloia | |
BAZKARIA | |||
Herri kirolak: kirola eginez neska eta mutilen arteko desberdintasunak gainditu | Munduko pertsonai desberdinen antzerkia prestatu eta antzeztu | Ginkana ez sexista: elkar erantzukizuna lantzen | |
AFARIA | |||
Egizu dakizuna!lehiaketa | Gezien jolasa (orientazio jolasa) |