Gaur egun, euskararen erabilera oso eskasa izan daiteke esparru askotan, eta familia ez da salbuespena. Askotan guraso eta haur edota gazteen artean euskararen erabilera eskasa da, gehienetan hauek ez dutelako hizkuntzarekiko kontzientzia ezta motibaziorik , edota euskaldun berriak direlako.
Horregatik, familia egonaldi hauen helburua, euskarak guraso eta haurren arteko komunikaziorako balio duela erakustea da, tresna baliagarria dela eta ez dela soilik, eskolarekin edo esparru akademikoarekin lotutako hizkuntza bat.
Beraz, euskararen sustapenean adituak diren hezitzaileekin, hori da landuko dena. Familiaren motibazioa areagotzea izango da lehendabiziko helburua, gero beraiek etxean zein kalean landu dezaten, eta horrez gain, euskaraz jolasteko, abesteko, gozatzeko…baliabideak erakutsiko zaizkie, praktikan jar ditzaten.
PROGRAMAZIO EREDUA:
ORDUTEGIA | Larunbata | Igandea |
10:00 | Harrera | Gosaria |
10:30 | Aurkezpen jolasak | Ekintza bereziak:Gurasoak> Txakonlindegia, SPA,…Haurrak> Musika kutxa, igerilekua (ekainaren 15etik aurrera,…) |
11:00 | Sukaldaritza tailerra: munduko postreak | |
14:00 | Bazkalordua | |
15:00 | Txukunketa eta atsedena | |
16:30 | Eskulanak | Euskaratloia |
18:00 | Askaria | Etxera buelta |
18:30 | Familia euskaraz jolasean | |
20:00 | Denbora librea | |
21:00 | Afalordua | |
22:00 | Gaubela: Ipuin kontaketa | |
23:00 | Ohera |