Bizkaiko Urtxintxa Eskola, aisialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako erakundea da. Jendartean eragile aktibo eta eraginkorrak izatera bidean lanean dihardugu hainbat urtez. 1986an sortutako proiektua Aisialdi Eskolarekin hasi zen, eta gaur egun, hezitzaileak, gurasoak, begiraleak, irakasleak eta banakoak trebatzen ditugu balioen hezkuntzan.
Hezkuntza ez formala da gure eragin eremu nagusia, baina hezkuntza formalean ere aritzen gara. Eta trebakuntzarako eskaintza izateaz gain, haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak ere dinamizatzen ditugu esku hartze zuzenaren bidez.
Aisialdi hezitzailea da gure helmuga. Aukera berdintasunean, kulturartekotasunean eta euskaran sinesten dugu, eta horiek dira gure ildo nagusiak.
Aisialdi hezitzailea dugu helmuga, eta honi begira, bitartekoak sortzen eta kudeatzen ditugu. Ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, dinamizazioak, jolasak, muntaiak… kolore guztietako eskaintza aurki dezakezu hemen. Baina horretarako erabiltzen dugun metodologia parte-hartzailea ezinbestekoa zaigu emaitza erakargarri hauek lortzeko.
Parte-hartzea da gure oinarria, lan taldeak dira gure tresna. Langileen eta koordinatzaileen atzean boluntarioki lan egiten duen hamarnaka aditu dago. Gure ildo estrategikoetako bakoitza, gaian adituak diren lagun aktibo, dinamiko, sortzaile eta anitzekin elikatzen dugu. Etengabeko egokitzapena da gure erronka, eta berrikuntzak zein datozen korronte berriak aztertzen ditugu gaiak jorratzean.
Etengabeko ebaluazioa da gure apustua. Hobekuntza, aberastasuna eta elkarbanatzea, lan profesionala eta kalitatezkoa eginez ulertzen dugu. Norbere beharretara egokitutako zerbitzua dugu abiapuntu gisa.
NON GAUDE?
Helbidea: Zabalbide kalea 26, 48006 Bilbo – Bizkaia
Telefonoa: 94 432 04 45 Faxa: 94 432 04 45
Eposta: urtxintxa@urtxintxaeskola.eus
Bulegoko ordutegia: 10:00-14.00 ·
Kokapen zehatza jakiteko ikusi ondorengo mapa