Iluntze mitologikoa nola joan zen jakin nahi? To!
Pertsonaia mitologikoekin ginkana herrian zehar
Puski eta Txurruski pailazoekin jolastu eta gero, txokolate beroa!
Iluntze mitologikoa neguari ongietorria emateko!
Tertanga kulturalaren barneko azken jarduera aurkeztu nahi duzigu 2014 urteari amaiera emateko. Bertako ingurune magikoa aprobetxatuz “ILUNTZE MITOLOGIKOA” antolatuko dugu abenduaren 23an, asteartea, herrian zehar jolastu eta gozatzeko.
17:00 Ginkana mitologikoa (eskuko argiak eraman)
18:30 Puski eta Txurruski pailazoekin (des)jolasten!
19:30 Askari beroa
Haur eta helduak batera jolasteko proposamena da honakoa. beraz, gurasoek eta datozen guztiek parte har dezakete. Tertangako txoko ezberdinetan frogak eta jolasak egingo dituzte euskal mitologiako pertsonaiek gidaturik: galtzagorriak, lamiak, tartalo… Puski eta Txurruskirekin barre algaraka aritu ostean askari beroa hartuz borobilduko dugu arratsaldea.
Zatoz!
Domekerö jolasteko prest izango gara!
Atzo hasi zen ekimena eta abenduaren 21era arte izango da martxan Tertangako etxean. Tailerrak, jolasak, zinema… Egunaren arabera aldaketak egon daitezkeen arren, hemen duzue aurreikusitako egitaraua. Ekintza guztiak euskaraz izango dira eta familiak/helduak partaide aktibo izatera animatzen zaituztegu.
Arratsaldeko 16:30-18:30 bitartean frontoia, belardia eta aisialdian hezteko etxea betetzeko irrikaz gaude!
Animatzen?!
DATA | EKINTZA |
Urriak 26 |
Ongi etorri jaia: kirol orijinalak eta jolas kooperatiboak
|
Azaroak 2 |
Sukaldaritza tailerra: plater osasuntsu eta dibertigarriak
|
Azaroak 9 |
Zirku tailerra
|
Azaroak 16 |
Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra
|
Azaroak 23 |
Euskaraokea
|
Azaroak 30 |
Zinema euskaraz eta krispetak
|
Abenduak 14 |
Gabonetako apaingarri birziklatuen tailerra
|
Abenduak 21 | Gabonetako ongi etorri jaia eta talo tailerra |
Lurrezko labea eraiki dute asteburu honetan
Tertanga Kulturala programaren barruan ikastaroa antolatu da UKnaturako arkitekto eta biologoen laguntzaz. Lurrak emandako materialak erabilita aurrerantzean erabilgarri izango den labea eraiki dute. Dozena bat lagunetik gora aritu dira asteburu osoan zehar jo eta ke lanean. Eguraldia lagun izanik, aste oso bat beharko du ondo lehortzeko eta martxan jartzeko.
Zorionak ekipo! Lan itzela egin duzue!
Argazkiak: UKnatura
Domekerö haur eta familientzako tailer eta jolasak
Modu iraunkorragoan, herriko eta inguruetako haur eta familien aisialdirako arratsalde-pasak prestatu nahi ditugu igandero. Arabako Foru Aldundiak emandako laguntzari esker, dohainik eskainiko da ekintza hau eta euskararen erabilera indartzeko helburu argia izango du.
Igandero euskaraz, familian eta aisialdian gozatzeko aukera duzu Tertangan (Aiaraldea, Araba).
Doan eskaintzen den zerbitzua da eta parte hartze irekia dauka. Arratsaldez 16:30-18:30 bitartean dibertitzeko asmoa duen edonori zuzendua. Urriaren 26an hasi eta abenduaren 21ean bukatuko da.
Ez galdu aukera!
Lurrezko labea nola eraiki?
Harria, harea, lurra, lastoa, buztina, karea, yute oihala, adreiluak, egurra, torlojuak, iltzeak… erabiliko ditugu labea eraikitzeko. Zikindu edo apurtu daitekeen arropa erosoa eramatea gomendagarria da, eta bestalde, eskularruak ere eramatea eskatuko zaio partaide bakoitzari.
Talde kopurua mugatua da, beraz, izen ematea ahal bait arinen egiteko gomendioa luzatzen dizuegu.
Asteburu osoko plana larunbateko 9:30ean hasi eta igande arratsaldean bukatuko da. Otorduak eta loa prezioaren barnean daude eta ekima aurrera ateratzeko Arabako Foru Aldundiko Euskara Sailetik dirulaguntza jaso da.
Matrikula online egin dezakezu.
Ostiralean xaboi eta kosmetika naturalak egiten ikasiko dugu
TERTANGA KULTURALA programazioaren barruan eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin XABOI ETA KOSMETIKA NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA egingo dugu Tertangako Etxean.
Besteak beste, landare oliozko xaboiak burutuko dira, baita xaboi basikoak ere, eta lortu nahi ditugun propietateen arabera, olio esentzialak, esnea, eztia, oloa, sendabelarrak, etab. gehituko dizkiegu. Gainera, bakoitzak tailerrean egindako xaboiak etxera eraman ahal izango ditu.
Horrez gain, partaideek kosmetiko naturalak egingo dituzte landare jatorrizko osagaiak erabiliz.
Produktu hauen jatorria zein den, hainbat sendabelarren erabilpenak zeintzuk diren eta hauen onurak ezagutuko ditugu.
Arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da ikastaroa, hilaren 26an. Bertan parte hartzeko 20 euroko matrikula ordaindu beharra dago izena ematearekin batera.
Irune Uriarte Biologoa izango da ikastaroaren gidari. Ingurugiro Hezkuntzako irakaslea eta UKnaturako kidea da bera.
Yoga ikastaroa izan da aire librean
Ekainaren 12an, 19an eta 26an gauzatu da tailerra Tertangako etxearen ingurunean. Frontoia eta belardia aprobetxatuz, giro ederraz gozatzeko aukera izan dugu aire freskoa arnastu eta txorien soinuak entzunez. Parapenteen hegaldiak ere ikusi ditugu ordu hauetan zehar… zer gehiago behar dugu bada hegan egiteko?
Dozena bat lagun elkartu gara 3 egunetan zehar, 6 orduz, Yogaren teoria eta praktikak ezagutzeko. Askatu zure garunak eta kezkak, maitatu zure gorputz eta burua, lasaitu barrena eta kanpoaldea… Errepikatzeko gogoz geratu gara.
Energia berezia du toki honek 🙂